WORKinnera iritsi da DANOBATGROUPek pertsonekin duen konpromisoa

|WORKinnera iritsi da DANOBATGROUPek pertsonekin duen konpromisoa

WORKinnera iritsi da DANOBATGROUPek pertsonekin duen konpromisoa

DANOBATGROUP makina-erreminten euskal fabrikatzaileak WORKinn azokaren hurrengo edizioan parte hartuko du, talentuaren alde egiten duena erakusteko eta bere lantaldea osatzen duten pertsonen prestakuntzarekin eta garapen profesionalarekin hartuta duen konpromisoaren berri emateko.

“Pertsonen garapenarekiko konpromisoa da DANOBATGROUPen ezaugarri bereizgarrietako bat, teknologiaren sorreran erreferentziako industri taldea izanda berrikuntzaren abangoardian egotea bilatzen baitu, talentu profesionalik hoberena bilatuz, trebatuz eta atxikiz. Horregatik parte hartzen dugu WORKinn moduko enplegu azoketan”, ziurtatu du DANOBATGROUPeko Kudeaketa Sozialeko zuzendari Iker Usabiagak.

1.300 profesional baino gehiagoko plantilla batekin, taldeak proiektu berritzaileetan eta testuinguru internazionaletan garatutakoetan parte hartzeko aukera eskaintzen du, trebakuntza bikaina eta enplegagarritasun maila handia bermatuta.

DANOBATGROUPek azoka gunearen erdiko pasilloan edukiko duen standera hurbiltzen diren pertsonek Gestio Sozialeko lantaldearekin hitz egiteko eta haren errealitatea hobeto ezagutzeko aukera edukiko dute, eta curriculuma entregatu eta elkarrizketa pertsonalak egin ere egin ahal izango dituzte.

DANOBATGROUP makina-erreminten fabrikazioan liderra da Euskadin, eta industriako fabrikaziorako soluzio teknologikoki aurreratuak eta punta-puntako zerbitzuak garatzen ditu.

 

By |2018-05-28T10:39:10+02:00May 28th, 2018|Albisteak|0 Comments

Leave A Comment