Egurtek menua
Enpresak eta lan-eskaintzak WORKinn for Egurtek 2026
Laster informazio gehiago.
Enplegua/prestakuntza-programak eskaintzen dituzten enpresak:
American LH zurezko egituren, egitura arinen eta Passivhaus-en diseinuan, ingeniaritzan, fabrikazioan eta muntaketan espezializatutako enpresa.
Ceserfor-ek Maderaula jarri du abian. Zurarekin industrializatutako eraikuntzan trebatzeko ekimena da, eta, besteak beste, ikastaro praktikoak egiten ditu (learning by doing-ean oinarritutako metodologia), Espainiako geografia osoan. Ikasleek 20 m2-ra arteko prototipoak perfabrikatu eta muntatzeko beharrezkoak diren material eta tresna guztiak dituzte.
Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa, Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu-politika aktiboak eta enplegurako lanbide-heziketa kudeatzeaz arduratzen den Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa.
Zurgintzan espezializatutako enpresa da eta gaur egun erreferentea bere sektorean, arrakastaz gauzatutako 1.000 proiektu ingururekin. PRECOMek zurezko eraikuntzan espezializatutako bulego teknikoa, fabrikazio-saila eta zurezko egituren diseinuan eta muntaketan espezializatutako muntaketa-ekipoak ditu.
Egoin Wood Groupen 35 urte baino gehiago daramatzagu egurraren bidez eraikitzeko modua eraldatzen. Berrikuntza, jasangarritasuna, teknologia eta bikaintasuna uztartzen dituzten eraikuntza-irtenbide industrializatuak garatzen ditugu, helburu argi batekin: pertsonentzat eta planetarentzat hobeak diren eraikinak eraikitzea. Gure bezeroei prozesu osoan laguntzen diegu, diseinutik eta ingeniaritzatik hasi eta obrako fabrikazio eta muntaketaraino, eta soluzio eraginkorrak, malguak eta proiektu bakoitzera egokituak eskaintzen ditugu. Eraikuntza industrializatuago, jasangarriago eta arduratsuagoan sinesten dugu, ingurumen-inpaktua murrizteko eta bizi garen eta lan egiten dugun espazioen kalitatea hobetzeko gai izango dena. Eraikuntza-sektorearen eraldaketa bultzatzen ari den enpresa bateko kide izan nahi baduzu, zure zain gaude.
Enplegu/prestakuntza eskaintzak:
| Enpresa/ Erakundea |
Enplegu/prestakuntza eskaintzaren titulua | Xehetasunak | Esteka | Informazioa | Standa |
|---|---|---|---|---|---|
| American LH | LAN ESKAINTZA KOMERTZIALA |
Interes estrategikoko eremuetan merkataritza-jarduera bultzatzea | americanlh.com |
|
C02 |
| American LH | LAN ESKAINTZA BULEGO TEKNIKOA |
Egitura-zuraren proiektuak garatzea | americanlh.com |
|
C02 |
| Lanbide | LAN ESKAINTZA AROTZA ETA ALTZARI-MUNTATZAILEA |
web.lanbide.eus | Lanbide | ||
| Lanbide | LAN ESKAINTZA OBRAKO BURUA |
web.lanbide.eus | Lanbide | ||
| Lanbide | LAN ESKAINTZA OBRAKO BURUA |
web.lanbide.eus | Lanbide | ||
| Lanbide | LAN ESKAINTZA ALTZARIEN MUNTATZAILEA ETA AROTZERIA MISTOA |
web.lanbide.eus | Lanbide | ||
| Lanbide | LAN ESKAINTZA ATE AUTOMATIKOEN KONPONTZAILEA |
web.lanbide.eus | Lanbide | ||
| Lanbide | LAN ESKAINTZA OBRA BURUA |
web.lanbide.eus | Lanbide | ||
| Lanbide | LAN ESKAINTZA AROTZA |
web.lanbide.eus | Lanbide | ||
| Cesefor | PRESTAKUNTZA ESKAINTZA ZUREZKO BILBADURA ARINA DISEINATU, KALKULATU, AURREFABRIKATU ETA MUNTATZEKO IKASTARO OSOA |
|
clubmadera.com/programas-formativos/ | B14 | |
| Cesefor | PRESTAKUNTZA ESKAINTZA ZUREZKO EGITURA ARINEKO ERAIKUNTZA INDUSTRIALIZATUKO IKASTARO PRAKTIKO PRESENTZIALA |
|
clubmadera.com/programas-formativos/ | B14 | |
| Cesefor | PRESTAKUNTZA ESKAINTZA CLT BIDEZKO ERAIKUNTZA INDUSTRIALIZATUARI BURUZKO IKASTARO PRAKTIKO PRESENTZIALA |
|
clubmadera.com/programas-formativos/ | B14 | |
| Cesefor | PRESTAKUNTZA ESKAINTZA FATXADEN ESTALDUREI ETA ERAIKUNTZA-XEHETASUNEI BURUZKO IKASTARO PRAKTIKO PRESENTZIALA |
|
clubmadera.com/programas-formativos/ | B14 | |
| Cesefor | PRESTAKUNTZA ESKAINTZA ZURAREKIN ALTUERAN ERAIKITZEKO AURREZ AURREKO IKASTARO PRAKTIKOA |
|
clubmadera.com/programas-formativos/ | B14 | |
| PRECOM | LAN ESKAINTZA ZUREZKO EGITUREN TEKNIKARIA |
Ingeniaritzan edo arkitekturan beharrezkoa den prestakuntza teknikoa | www.precom.es |
|
C07 |
| EGOIN WOOD GROUP | OFERTA DE EMPLEO ERAIKUNTZAKO PROJECT MANAGERRA |
Hasieratik amaierara proiektuak gidatuko eta koordinatuko dituzu, fase guztien erantzukizuna bere gain hartuz: ingeniaritza eta plangintza teknikoa garatzea, obran muntaketa egitea eta bezeroari azken entrega egitea, kalitate, epe eta kostu estandar altuenak bermatuz. | egoin.com/talento | A02-1 | |
| EGOIN WOOD GROUP | OFERTA DE EMPLEO ZUR INDUSTRIALIZATUKO ERAIKUNTZAKO INGENIARIA |
Bat egin Bulego Teknikoko gure taldearekin eta lagundu eraikitzeko modua birdefinitzen ari diren proiektuak garatzen. Zuraren egitura-diseinuan ezagutza edo interesa duen ingeniari bat bilatzen dugu, zuraren eraikuntza industrializatuan espezializatutako lankidetza-ingurune berritzaile batean profesionalki hazi nahi duena. Teknikoki zorrotzak eta balio erantsi handikoak diren proiektuetan parte hartuko duzu, eta irtenbide iraunkor eta eraginkorren aldeko apustua egingo duzu. | egoin.com/talento | A02-1 | |
| EGOIN WOOD GROUP | OFERTA DE EMPLEO MUNTATZAILEA |
Eraikuntza jasangarriko proiektu berritzaileetan zurezko egituren muntaketan parte hartuko duzu, arotzeriako teknika espezializatuak aplikatuz, planoak interpretatuz eta egiturazko elementuak zehaztasunez muntatuz, betiere kalitatearekin, segurtasunarekin eta obrako bikaintasunarekin konpromiso sendoa erakutsiz. | egoin.com/talento | A02-1 | |
| EGOIN WOOD GROUP | OFERTA DE EMPLEO LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOKO ARDURADUNA - INDUSTRIA-ARLOA |
Industria-instalazio batean, prebentzioa ez da paper kontua: pertsona guztiak etxera iritsi ziren bezala itzultzea da helburua. EGOIN WOOD GROUPen, gure ekoizpen-plantetan prebentzioa gidatuko duen eta segurtasuna plantako eguneroko jardunean txertatuko duen pertsona bilatzen dugu, auditoretzetatik harago. Hiru lagunek osatutako prebentzio-taldearen parte izango zara: industria-arloaren arduraduna (zu), eraikuntzako prebentzio-arduraduna eta administrazio-laguntzaile bat. Talde txikia da, eta lehen egunetik bertatik zure iritzia eta irizpidea kontuan hartuko dira. | egoin.com/talento | A02-1 | |
| EGOIN WOOD GROUP | OFERTA DE EMPLEO MANTENTZE-LANETAKO TEKNIKARIA |
Goiain eta Albertiako (Legutio) gure lantegietan, Mantentze Elektromekanikoko Teknikariak bilatzen ditugu, instalazio eta ekipamendu industrialen funtzionamendu egokia bermatzeko. Horretarako, prebentziozko eta zuzentzaileko mantentze-lanak egingo dituzu, ekoizpenaren segurtasuna, eraginkortasuna eta jarraitutasuna indartzen lagunduz. | egoin.com/talento | A02-1 |
