WORKINN, industriaren behar berriei erantzuteko talentu bila

Lehenengo bi edizioen arrakasta ikusita, aurten ere hemen izango da WORKINN, 4.0 industriak dituen langile-behar berriei erantzuteko asmoz. 2017ko bigarren seihilekoan izugarri egin zuen gora arlo honetarako profilen eskariak; hain zuzen ere, % 50 handitu zen adimen artifiziala, Gauzen Internet, Big Data eta beste arlo batzuk ezartzearekin erlazionatutako teknologietan adituak bilatzeko ahalegina. Hala ere, azken ikerketen arabera, hamar enpresatik zazpik zailtasunak dituzte profil profesional egokiak aurkitzeko. Hortaz, WORKINN aukera bikaina da bi aldeentzat.

2017an kontratatutako langileen prestakuntza ikusita, erakunde eta enpresa lider ugari izango dira Enpleguko eta Industria Heziketako Foroan; besteak beste, Fagor Arrasate, Danobatgroup, Fagor Ederlan, Matrici, Demak, SEA Empresarios Alaveses, Fagor Automation, AIMHE eta UPV/EHU. Haiek guztiek, beste erakunde batzuekin batera, kalitateko enpleguko 200 eskaintza inguru aurkeztuko dituzte industria-arloko askotariko langile- eta ikasle-profiletarako, nagusiki sektore hauei begira: automobilgintzarako osagaiak, makina-erreminta, eskuzko erreminta, finkapenak, trokelgintza, ingeniaritza, eraikuntza eta ekipamendu siderurgikoa.

AFM Cluster for Advanced Manufacturing enpresak eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatzen dute WORKINN, Eusko Jaurlaritza-Lanbideren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesean.

-ek idatzirik |2018-05-24T15:27:33+02:0024 de maiatza de 2018|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top