WORKinn-ek nazioartekotzearen aldeko apustua sendotzen du

BECeko Industriako Enplegu Azokara doazen enpresek kanpo-merkatuetan higitzeko gai diren ekimen handiko, proiekzioko eta hizkuntzak dakizkiten gazteen bila dabiltza

Azkartasuna, jarrera ona, sormena… ingurune eta hizkuntza berrietara egokitzea eta atzerrira bidaiatzeko prestutasuna… Industria sektoreko enpresa nabarmen ugari WORKinn-era heltzen dira, Estatuko Industria arloko Enplegu Azoka bakarrera, ekainaren 5ean eta 6an, eskaintzen dituzten lanentzat profil zehatz baten bila. Kanporako proiekzioari eman zaio oihartzuna, non hazteko edo jarrera lehiakorra sendotzeko aukera garbia dagoen. “Gaur egun, kanpora irtetea da gakoa”, baieztatzen dute Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Talent programatik. Eta hala berresten dute BECeko enplegu azokara doazen enpresek ere.

“Nazioarteko merkatuetan parte hartzen dugunez, ingurune eta erronka berriei egokitzeko gai diren pertsonen bila gabiltza, taldean eta hainbat hizkuntzatan lan egiteko gai direnak, bezeroei zuzenduta eta bidaiatzeko prest daudenak”, diote Fagor Arrasateko arduradunek.

“JAKIN-MINA GERO ETA BALIOTSUAGOA DA”

Eta, horretarako, DEMA, Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia, da onena gaur egun enpresak bilatzen ari direna zer den jakiteko. “Alde batetik jakintza teknikoak eta kualifikaziokoak daude; baina, gainera, gaitasun pertsonalak garratzi handia dute egun”, dio Gloria Mugicak, herri agentziaren zuzendaria. “Garrantzitsua da sormena eta berrikuntza, eta horrek aukera baten edo bestearen alde eramango du erabakia. Gaur egun enpresak oso azkar doaz bilakatzen, eta ez da nahikoa oso ongi prestatu izana, etengabe trebatzen jarraitzen doazen jende bizia behar baitute. Sormen handiko jendeak etorkizun hobea izango du… zalantzarik gabe, jakin-mina gero eta baliotsuagoa da”, dio Mugicak.

Sarralle Taldeak oso argi du kontzeptu hori: “Ez ditugu tituluak dituzten pertsonak bakarrik nahi, azkarrak direnak ere baizik. Bizitza jarrera kontua da, eta erronka berrien bila dabiltzan pertsonak nahi ditugu”. Ferchau-ren arduradunek ere gauza bera diote. “Talentuaz eta gaitasun teknikoez gain”, “sormena, konpromisoa, lidergoa, ekimena eta lorpenei zuzentzeko gaitasuna” ere baloratzen dira, besteak beste.

Prestaketa teknikoa eta prestakuntza teknologikoa, profesional horien arabera, enpresetako hautaketa-taldeek hobeen baloratuko dituzten beste bi faktore baino ez dira. “Aktibo egotea eta sare sozialak menderatzea ezinbestekoa da gaur egun lana lortzeko; lana bilatzeko haietan ibiltzen jakin behar da eta, gainera, ezinbestekoa baita lan egingo duzun tokirako”, diote.

Ehunka curriculum mugituko dira WORKinn-en egun horietan zehar. Horietako asko lan eskaintza batean islatuko dira; izan ere, aurreko edizioan berrehun bat lan-proposamen egin ziren.

Urtero, Lan Azokak beste nortasun industrialeko azoka handiekin batera ospatzen da, modu horretan sortutako sinergiak oso onuragarriak izaten dira partaideentzat. 2019-an, WORKinn-ek lekua partekatuko du beste zazpi azokekin: Ferroforma, BeDigital, Subcontratación, FITMAQ, Maintenance, Pumps & Valves eta Addit3D, guztiak lotura izanik industria aeronautikoarekin,  automobil industriarekin, tren-industriarekin, itsas-industria, hornikuntza industrialarekin, erremintekin, sarrailagintzarekin,  finkapenekin… ekoizpen eta hornikuntza industrialetara zuzendutako nazioarteko topaketarik handiena osatuz.

-ek idatzirik |2019-04-25T08:04:13+01:0024 de apirila de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi