WORKinn-ek, lan-aukeren azokak, goraka dirau

Elkarrizketetarako bi egun eta ehun bat lan-eskaintza mahai gainean. Horiek dira WORKinn egiaztatzen dutenak; izan ere, enplegu industrialaren azoka honen laugarren edizioak oso harrera ona izan du bertaratutakoen artean. Hainbat enpresa, estatuko zein Euskadiko agentzia eta aholkularitza-enpresa izan dira Bilbao Exhibition Centre-ko atarian; aktiboan, langabezian edo lan munduan sartzeko haien lehen lan-aukera bilatzen duten profesionalekin.

Enpresa erakusketarien arduradunek haien standetara hurbiltzen diren hautagaiekin hitz egiten dute. Batzuk berehala hasteko profil jakin baten bila dabiltza; beste batzuk, ordea, etorkizuneko proiektuetarako lan-poltsak hedatzeko asmoa ere badute.

“Ez dugu eskaintza kopuru zehatzik. Egia da bost profil jakinen bila gabiltzala, baina berriak gara hemen. Urte bete daramagu Zamudion eta Ingeniaritza Mekanikoko, Elektrikoko, Automatizazio eta Kontroleko… profesionalak behar ditugu. Beraz, curriculum asko biltzen ari gara; agian ez oraintxe bertan lan egiteko, baina bai gure datu basean sartzeko”, dio Aitziber Trujillok, Ferchau-tik. Hain zuzen ere, enpresa honek WORKinn-en ezagutu zuen gazte bat kontratatu zuen iaz, eta gaur egun enpresan lan egiten jarraitzen du.

LKS Selección-en standean, Goreti Bengoetxea eta Hegoi Monje etengabe egon dira hautagaiekin elkarrizketak egiten. “Pozik gaude, oso ondo doalako dena. Interesgarriak iruditu zaizkigun zenbait curriculum aukeratu ditugu dagoeneko”, azaldu dute. EAEko hiru lurraldeak barne hartzen dituzten 21 lan-eskaintzarekin gerturatu da LKS WORKinn-era. “Enpresek ingeniari elektronikoak bilatzen dituzte orain eta batzuk hurbildu zaizkigu, beraz, lokalizatuta ditugu dagoeneko”.

Curriculumak arintasunez mugitzen dira WORKinn-eko standetatik, hautagaiek ilaran haien txanda itxaroten duten bitartean. Lorena Castañoren kasua da hori, Venezuelatik heldu berria dena. “Bizitzako jazoerek Donostiara ekarri naute, nire herrialdean enpresa pribatua geldirik dagoelako. Bertan, metalmekanika, galdaragintza eta automatizazio bidezko nahasketa enpresa bat daukagu, beste batzuen artean”. Lorena Automatizazioan eta Kontrolean espezializatutako ingeniari elektronikoa da, eta 28 urteko eskarmentua dauka. “Aukera berrien bila etorri naiz”.

 “Hobe da etortzea eta enpresek zuzenean ezagutzea gu eta lan egiteko dugun gogoa; eta ez curriculuma internet bidez bidaltzea, hotza eta inpertsonala baita”, diote Adrián Cenizok, Eder Fernándezek eta Ismail Iguaránek, haien ibilaldi profesionala hasi nahi duten 25 urteko hiru gaztek.

Said El Morabitik hamar curriculum zekartzan beso azpian. Magrebko gazteak urte bete darama langabezian, baina lan-merkatura itzultzeko ilusioz hurbildu da WORKinn-era. “Lan-aukera baten bila nabil Makina-erremintaren sektorean, hau baita nire sektorea. Automatizatutako Sistemen Mantentze-lanetan goi-mailako teknikaria naiz. Zerbait lor dezakedanaren esperantza eman didaten elkarrizketa batzuk egin ditut”.

WORKinn-ek 24 enpresa erakusketariren parte-hartzea izan du, horien artean: AFM Cluster- Advanced Manufacturing Technologies; AIMHE (Makina Erremintaren Inportatzaileen Elkartea); DEMA, enplegu eta ekintzailetza foru agentzia; Bizkaiko Foru Aldundia; Fagor Arrasate; Ferchau Engineering Spain S. L.; Eusko Jaurlaritza, Lanbide-ren eskutik; Grupo Lontana; Grupo Sarralle, Makina-Erremintaren Institutua (IMH), LKS Selección eta Sna Europe Industries Iberia S. A. Gainera, gehienek 2020. urteko azokarako gunea erreserbatu dute eta horrek erakusketa-eredu honenganako konfiantza eta apustua berresten du.

-ek idatzirik |2019-06-06T16:24:18+02:006 de ekaina de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top