Perfil profesional berriak, WORKinn-eko inaugurazioaren funtzezko ardatz

“Lanbide, Unibertsitateak eta Lanbide Heziketako Ikastetxeak ematen ari diren pausu positiboek, eta batez ere, gure gazteriak, teknologia eta robotizazioarekin zerikusia duten perfil profesionalak eskaintzea ahalbidetuko dute euskal enpresen eskariari erantzuna emanez”, azaldu du Beatriz Artolazabalek, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean Wokinn, enpleguaren alorreko foroaren inaugurazio ofizialean.

Sailburuak, Teresa Laespada,  Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Foru Diputatuarekin batera Workinn foroaren 3. edizioa inauguratu du, gaur eta bihar Bilbao Exhibition Centre-n ospatuko delarik. Foruaren irekieran Barakaldoko udalburua den Amaia del Campo; Enplegu eta Gazteriako sailburuordea den Marcos Muro; Lanbideko Zuzendari Nagusi Nagusia den Borja Belandia, Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria den Amaia Arteaga; Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendaria den Ander Añibarro; Xabier Basañez, BEC-eko Zuzendari Nagusia, eta Xabier Ortueta, AFM-ko zuzendarik Nagusiak hartu dute parte.

Teresa Laespadaren hitzetan, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Foru Diputatua, “Enplegu alorrean ez dago eredu magikorik. Langabeziaren tasen eboluzioa eta okupazioa faktore eta agente anitzen menpe daude. Lan postuen sortzean erantzukizuna duten agente hauetako bakoitza umiltasunarekin eta sen onarekin aritu behar da, eta batik bat, entzumena eta begirada oso ondo trebatuak izanik”.

-ek idatzirik |2018-05-30T16:06:30+02:0030 de maiatza de 2018|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top