Proiektu kudeatzailea
Danobat s.koop.en proiektu kudeatzailea behar da.
ZEREGINAK:
Bezeroaren beharrak ulertzeaz arduratuko da, kostuen azterketak, prozesuaren azterketa teknikoa eta eskaintzak eginez.
Irtenbideak definitzen, sustatzen, saltzen eta kudeatzen parte hartuko du, eta bezeroarekiko solaskide nagusia izango da.
Eskaeraren betetze-mailaren buru izango da, eginkizun eta eragile guztiak koordinatuz.
ESKATZEN DA:
Formazioa: Gradua edo ingeniaritza teknikoa/Goi-mailako ingeniaritza edo Masterra.
Hizkuntzak: B2 euskara, C1 ingelesa eta alemana edo frantsesa.
Proiektuen kudeaketan esperientzia frogagarria eta/edo ziurtagiriak (PMP, CAPM, masterra, etab.) izatea baloratuko da.
Pertsona dinamikoa, komunikatzeko eta bezeroari orientatzeko gaitasuna duena.
Ekimenarekin eta talde-lanerako gaitasunarekin.
Bidaiatzeko prestasuna.
ESKAINTZEN DA:
Garapen profesionala ingurune berritzaile eta nazioarteko batean.
Diziplina eta kultura anitzeko taldeetan lan egitea.
Bezeroa zentroan duen eta pertsonek berebiziko garrantzia duten proiektu baten parte izatea.
Enpresak kategoria honi esleitu dio lan-eskaintza hau:
Lan-eskaintza
Lan eskaintza hau ondorengo enpresak aurkeztua da:DANOBATGROUP
Enpresaren beste lan eskaintza batzuk




