Diseinatzaile mekanikoa
Diseinatzaile mekanikoa

MISIOA:
Bezero/merkatuaren beharrei erantzuteko soluzioa diseinatzea eta Danobaten funtzio guztiei euskarri teknikoa ematea, proiektuaren kalitatea, kostua eta epea lortzeko, diseinu-prozesuaren estandarren arabera.

 

FUNTZIOAK:
Diseinua teknikoki betetzeaz arduratzea, eskatutako kostuari, epeari eta kalitate-mailari dagokienez, diseinu-mota edo -maila bakoitzerako diseinu-metodologiaren estandarrei jarraituz.
Diseinuaren esparrutik hasi eta Danobaten funtzio guztietarako euskarri teknikoa ematea, proiektuaren kalitatea, kostua eta epea lortzeko.

ESKATZEN DA:
Formazioa: Ingeniaritza Gradua edo Masterra. (Espezialitatea: Industriala edo Mekanika).
Hizkuntzak: B2 ingelesa eta B1 euskara.
Robotikaren arloan esperientzia duen pertsona bat bilatzen dugu, sistema robotikoen diseinu mekanikoan irtenbide berritzaileak emateko gaitasuna duena.
CREO, CREO-Simulate, CATIA eta/edo NX CAM ezagutzak baloratuko dira.
Pertsona dinamikoa eta erabakitzailea, ekimena duena, harremanetarako eta taldean lan egiteko gaitasuna duena.
 

ESKAINTZEN DA:
Garapen profesionala ingurune berritzaile eta nazioarteko batean.
Diziplina eta kultura anitzeko taldeetan lan egitea.
Bezeroa zentroan duen eta pertsonek berebiziko garrantzia duten proiektu baten parte izatea.
 

Interesatzen zaizu? Izena eman:  https://danobatgroup.talentclue.com/es/node/121221438/4590

Enpresak kategoria honi esleitu dio lan-eskaintza hau:
Lan-eskaintza

Lan eskaintza hau ondorengo enpresak aurkeztua da:DANOBATGROUP

Enpresaren beste lan eskaintza batzuk