DANOBATGROUPen presentzia nabarmena WORKinnen

|DANOBATGROUPen presentzia nabarmena WORKinnen

DANOBATGROUPen presentzia nabarmena WORKinnen

Giza kapitalaren trebakuntzarekin duen konpromisoa indartzeko asmoarekin eta makina-erremintaren sektorean lan egiteko interesa duten pertsona guztiekin harremanak estutzeko, DANOBATGROUP makina-erreminten euskal fabrikatzailea WORKinn industriako enpleguaren azokaren bigarren edizioan egongo da presente.

Taldeak, ekoizpen sistema aurreratuen eta balio erantsi handiko fabrikazio teknologien garapenean espezializatuta dagoenak, azoka gunearen erdiko pasilloan edukiko du erakusketarako lekua.

Maiatzaren 30ean eta 31n egingo da azoka, Bilbao Exhibition Centren, eta egun horietan bertan Makina-erreminten Espainiako Bienala ere (BIEMH) egingo da leku berean. Hitzordu horretan, DANOBATGROUPek 720 metroko stand bat edukiko du, BECeko 5. pabiloian.

“Gure giza kapitalaren garapen profesionala bultzatzea eta talentua estrategikoki garatzea funtsezko elementuak dira gure taldearentzat. WORKinn foroan gu presente egonda, hasiera-hasieratik bertan egon baikara, etorkizuneko hautagaiekin harremanak estutzeko premiari erantzun nahi diogu, bai eta karrera profesional bat garatzeko erakunde bikain garen aldetik dugun balio proposamena ezagutarazi ere”, ziurtatu du DANOBATGROUPeko Kudeaketa Sozialeko zuzendari Iker Usabiagak

 

By |2018-05-21T14:53:50+02:00May 16th, 2018|Albisteak|0 Comments

Leave A Comment