WORKinn, lan eskaintza BIEMH-en

Profesionalei eta ikasleei industria sektoreko merkatua eta lan eskaintza gerturatzeko asmoarekin, asteazkenean hasi zen WORKinn-en edizio berria, sektore honetako enpleguaren forua. Maiatzaren 30 eta 31n egingo da ekitaldia, BEC-ren erdiko korridorean, eta hitzaldien programa ere izango du, bi egunetan, 9:30 eta 18:00 bitartean, non hainbat aditu ezagunek hartuko duten parte. Horrez gain, prestakuntzak eta lan orientazioak ere izango dute euren txokoa WORKinn-en.

Hauek izango dira foro horren helburuak: enpresentzako, profesionalentzako eta ikasleentzako topagunea izatea, talentua identifikatzea eta gaitasun handieneko profilekin lehiakortasuna areagotzea, lanean barneratzen laguntzea eta profesionalen garapena sustatzea, bertara etorritakoei lan orientazioa eta prestakuntza eskaintzea, negozioak sortzeko ideiak sortu eta aurrera eramateko beharrezkoak ziren elementuak azaltzea eta egun dagoen prestakuntza-eskaintza zein den azaltzea.

-ek idatzirik |2018-05-29T15:05:10+02:0029 de maiatza de 2018|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top