WORKinn: 100 lan eskaintza baino gehiago eta konferentziak

Gazteen taldeari zuzendutako lehengo lan eta prestakuntza foroa maiatzaren 31tik ekainaren 3a arte ospatuko da, BIEMH-n paraleloan

Industri arloari lotutako ikasleak eta lana aktiboki bilatzen duten profesionalek lan eta prestakuntza proposamen zehatzak aurkituko dituzte WORKinn-en lehenengo edizioan. Hau, maiatzaren 31etik ekainaren 3a arte ospatuko da, Makina-Erremintaren Bienalaren paraleloan. Parte hartzen duten enpresen 100 lan eskaintza baino gehiago eta langarritasunarekin lotutako gai nagusiei buruzko konferentzia programa batek osatzen dute ekitaldiaren aurkezpenik hoberena. Ekitaldi honen xedea hau da: makina-erreminta eta fabrikazio teknologia aurreratuen sektoreko profil gaituen talentua aurkitu eta lan-hasiera sustatu.

AFM-Advanced Manufacturing Technologies eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatutako WORKinn ekitaldia, estatuko lehenengo industri lan eta prestakuntza foroa izango da eta bertan gune ezberdinak bateratuko dira, jardunaldiak, erakusketa eta tailerrak jasotzeko, baita elkarrizketa eta bileretarako areto pribatuak ere. Bizkaiko Foru Aldundiak babesle gisa egongo da eta Fagor Arrasate, Arisa, Grupo Danobat, Fagor Automation, Euskal Herriko Unibertsitatea eta DEMA laguntzaile gisa arituko dira erakusketa-gunean. Horrez gain, Gestamp, Matrici, Batz, Ikerlan, AFM, Makina-Erremintaren Institutua, Mondragon Unibertsitatea, Grupompleo, Hays Response, Denbolan, Page Personnel, Aldalan, Antal eta Nortempo ere erakusketa gunean egongo dira.

Bere aldetik, Konferentzia programak gaurkotasun handiko galderei erantzuna emango die: prestakuntza duala, programa bereziak, atzerriko esperientziak, gaitasun berriak, ekintzailetza eta erreminta digitalak, besteak beste. Saioak lau jardunaldietan garatuko dira honako izenburuekin, besteak beste: Competencias y Habilidades de los nuevos perfiles profesionales. Oportunidades de acceso al mercado laboral” (Profil profesional berrien gaitasun eta trebetasunak. Lan merkatura sartzeko aukerak), “Experiencias con empresas durante tus estudios. ¡Diferénciate!” (Ikasketak burutu bitartean esperientziak enpresekin. Bereiz zaitez!), “¿Qué trabajadores buscan las empresas de nuestro entorno?” (Ze langile bilatzen dituzte gure inguruko enpresek?), “Internacionalización y Talento Global” (Internazionalizazioa eta talentu globala), “Explorando las redes. Cómo aprovechar internet en tu búsqueda de empleo” (Sareak aztertu. Internetez baliatu lana bilatzeko). Idazkaritza teknikoa Denbolanek kudeatuko du.

WORKinn Makina-Erremintaren Bienalaren paraleloan ospatzeak, ekimen berri honi oinarri sendoa ematen dio. BIEMH nazio mailako industri-erakusketa nagusia da eta edizio bakoitzean lanbide-heziketa eskola eta unibertsitate anitz jasotzen ditu. Aurten, gradu ertaineko, goi-graduko edo unibertsitate-mailako sektoreko prestakuntza zikloak irakasten dituzten ehun zentro baino gehiagok egiaztatu dute haien bisita eta bertan 6.000 ikasle eta irakasle inguruk parte hartuko dute, Coruña, Alacant Asturias, Bartzelona, Burgos, Kantabria, Jaén, Errioxa, Leon, Lugo, Madril, Menorca, Nafarroa, Pontevedra, Soria, Tarragona, Toledo Valentzia, Valladolid, Zamora eta Zaragozatik etorriak, Euskaditik gain.

-ek idatzirik |2017-03-15T12:48:53+01:0026 de maiatza de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top