Nazioartean jarduten duten industria arloko enpresek Workinn 2018 azokan egongo direla berretsi dute

Hirugarren edizioa, maiatzaren 30ean eta 31n

Industria-arloko hogeita hamar enpresa inguruk, beren sektorean lider eta, zalantza barik, nazioartean ezagun direnak, dagoeneko berretsi dute WORKinn-en, enpleguari eta prestakuntza- eta lan-orientabideari eskainitako foroaren, hirugarren edizioan parte hartuko dutela, maiatzaren 30ean eta 31n. Erakusketarien zerrendan, hauexek nabarmentzen dira: Gestamp, Danobatgroup, Matrici, Fagor Arrasate, SNA Europe Industries Iberia, ULMA, Fagor Automation, Grupo Lontana, Batz, Fagor Ederlan, Ferchau Engineering Spain, Grupo Sarralle, Grupo WEC, Maier S.Coop., AIHME-Makina-Erreminta Inportatzaileen Elkartea, Dema, SEA Enpresari Arabarrak, AFM Cluster, Denbolan Soluciones de RRHH, Grupo Empleo, IMH-Makina-Erremintaren Institutua eta Nortempo.

Izena emandako enpresen kopuruari eta profilari erreparatuta, kalitatezko lan-eskaintza ugari izango direla aurreikus daiteke, 150 baino gehiago, zehazki, hainbat eta hainbat sektoretan aritzeko: automobilgintza, makina-erreminta, eskuzko erreminta, finkagailuak, trokelgintza, ingeniaritzako konponbideak, eraikuntza eta ekipo siderurgikoak, etab. Industriak talentua erakarri beharra dauka, balio erantsia sortu eta teknologia berrien ahalmena maximizatuko badu; horregatik, enpresa guztiek proiektu interesgarriak eskainiko dizkiete langile-profil desberdinei eta industria-arloko ikasleei, erakusketa-gunean.

Foro hau, gainera, BIEMH-Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoarekin batera egingo da, zeina, aurten, 4.0 Industriaren lehen lerroan egongo den, berrikuntza teknologikoari dagokionez aurrekaririk gabeko maila ekarrita eta 21 herrialdetako 1.500 enpresaren baino gehiagoren parte-hartzearekin. Azoka horrekin batera, hala nola ADDIT3D-Fabrikazio Gehigarriaren eta 3Dren Nazioarteko Azokarekin, BeDIGITAL by BIEMH-ekin eta IMIC-Industrial Maintenance Innovation-ekin, herrialdean aurten fabrikazio gehigarriari eskainiko zaion plataforma handiena osatuko du, eta horrek bermatuko du 40.000 bisitari profesional eta azken mailako ikasle baino gehiago bilduko direla.

Aurreko bi edizioen arrakastaren ostean, WORKinn -AFM Cluster for Advanced Manufacturing-ek eta Bilbao Exhibition Centrek elkarlanean antolatua eta Eusko Jaurlaritza-Lanbidek zein Bizkaiko Foru Aldundiak babestua- topagune garrantzitsua bihurtu da enpresetarako, prestakuntza-zentroetarako, garapen- eta lan-agentzietarako eta ikasle zein langileentzat.

-ek idatzirik |2018-03-20T16:51:26+01:0020 de martxoa de 2018|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top