Lontana Group BECen ospatuko den WORKinn Talent Hub 2024an izango da
Aurten ere WORKinn Talent Huben enplegu-foroan parte hartuko duela baieztatu du Lontana Groupek, enplegua aktiboki bilatzen ari diren ikasleekin eta profesionalekin konektatzeko. Izatez, lantaldea handitu nahi du Lontana Groupek, bere ikuspegia partekatzen duten pertsona konprometituekin eta talentudunekin.
Nazioarteko talde inklusiboa dauka Lontana Groupek, 1.000 pertsonatik gorakoa, eta modu jasangarrian hazteko apustua egin du. Horregatik, esparru askotariko 50 profesional kontratatu nahi ditu aurten.

Langileen talentua garatzeko, 22.400 prestakuntza-ordu eman dio lan-taldearen % 90ari, iazko apiriletik aurtengo martxora bitartean. Prestakuntza integraleko programa horretan, ezagutza teknikoko eta garapen pertsonalerako ikasgaiak jaso dituzte langileek.
Aukera profesionalei buruz gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu https://lontanagroup.com/empleo/

Iruzkin bat utzi