Lana, ekintzailetza, lan-orientazioa eta prestakuntza, WORKinn-en 2. edizioaren lau zutabeak

|Lana, ekintzailetza, lan-orientazioa eta prestakuntza, WORKinn-en 2. edizioaren lau zutabeak

Lana, ekintzailetza, lan-orientazioa eta prestakuntza, WORKinn-en 2. edizioaren lau zutabeak

Ekainaren 7an eta 8an izango da, sei industria-azokarekin batera.

Talentua antzematea eta enpresei profilik prestatuenak eskaintzea, ideiak negozio bihurtzeko beharrezko tresnak erakustea, profesionalen lan-merkaturatzea eta garapena sustatzea, eta prestakuntza- eta lan-orientazioa eskaintzea dira WORKINNen bigarren edizioaren xede nagusiak. Datorren ekainaren 7an eta 8an, industria-arloko lanari eskainitako estatuko foro bakarrean, funtsean lan-bila aktiboan diren profesionalei eskainia, baina baita azken mailako ikasleei ere, ekimen ekintzaileak eta enpresen sorkuntza ere jorratuko dira, lana sortzeko motor gisa duten garrantziagatik.

Besteak beste, Batz, Danobatgroup, Denbolan Soluciones de RRHH, DEMA, Gestamp, AFM-Cluster for Advanced Manufacturing, Makina-Erreminta Institutua, Page Personnel, Matrici, SEPE- Estatuko Lan Zerbitzu Publikoa, Fagor Arrasate,  Tecnalia edota Between Technologies enpresek berretsi dute erakusketari izango direla WORKINNen, zein bere lan-eskaintzekin. Hala, topagune estrategikoa izango da enpresa, unibertsitate, lanbide-heziketako ikastetxe, hautaketa-enpresa eta ABLE, garapen- eta lan-agentzia, erakunde, profesional eta ikasleentzat. Erakusketa-eremuaz gain, beste gune batzuk ere izango dira hitzaldiak, elkarrizketak eta bilerak egiteko, parte-hartzaileek beratik berara ezagut ditzaten merkatuaren egungo egoera eta beren prestakuntza eta eskarmentura hobekien egokituriko formulak lan-merkatuan sartzeko edo beren posizionamendua hobetzeko.

WORKINNen lehenengo edizioa 2016an izan zen, BIEMH-Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekoarekin batera, eta bertan 6.516 gaztek hartu zuten parte, gehienak lizentziatu berriak edo LHko azken mailetakoak. Guztira, 100 lanpostu baino gehiago eta partaide guztientzako aholkularitza eskaini ziren, baita jardunaldi-egitarau zabala ere, besteak beste ondokoak hizpide: “Profil profesional berrien gaitasunak eta trebetasunak”, “Lan-merkatuan sartzeko aukerak”, “Zer nahi dute gure enpresek?” eta “Nola baliatu Internet lana bilatzeko”.

Aurten, WORKINN industria-arloko beste sei azokarekin batera egingo da; hala, guztiek batera produktu eta zerbitzuen aparteko plataforma osatuko dute, ondoko sektoreekin lotuta: industria aeronautikoa, automobilgintza, trenbideak, ontzigintza, industria-hornidura, erremintak, sarrailagintza, finkagailuak, eraikuntza, balbulak, industria-mantentzea eta makina-erreminta, besteren artean. FERROFORMA, Burdingintza, Brikolaje eta Industria Horniduraren Nazioarteko Azoka; AZPIKONTRATAZIOA, Fabrikaziorako Prozesu eta Ekipoen Nazioarteko Azoka; FITMAQ, Aukerako eta Bigarren Eskuko Makineriaren Nazioarteko Azoka; MAINTENANCE, Industria Mantentzearen Azoka; PUMPS & VALVES, Industria Prozesuetarako Ponpa, Balbula eta Ekipamendu Sistemen Nazioarteko Azoka; eta ADDIT3D, Fabrikazio Gehigarriaren eta 3Dren Nazioarteko Azoka izango dira. 2015ean, industria-mailako hitzordu honetan 1.200 enpresa erakusketari eta 18.513 bisitari profesional bildu ziren.

WORKINN, AFM Cluster for Advanced Manufacturing-ek eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute; bere idazkaritza teknikoa Denbolanek kudeatzen du, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka.

By |2017-05-09T15:54:08+02:00May 9th, 2017|Albisteak|0 Comments

Leave A Comment