Inauguratu dira WORKINN, ADDIT3D eta OIL&GAS CONFERENCE

Gaur goizean, BIEMHen baitan, Bilbao Exhibition Centren, beste hiru azoka ireki dira: WORKINN, ADDIT3D eta Oil&Gas Conference. WORKINNen inaugurazioan, alegia, gazteentzako lehen Enplegu eta Prestakuntza Foroarenean, Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko Foru Diputatuak baieztatu du enplegu industriala susperraldiaren enplegua izango dela, profil prestatuak eskatzen dituen ezagutzaren jendartean. “Arrakastaren eta porrotaren arteko aldea helburuak betetzeko erremintak edukitzean datza; hortaz, Bizkaiko Foru Aldundiaren xede nagusia da baldintzak sortzea eta neurriak garatzea enplegua bultzatzeko, esaterako, honelako azoka bat” adierazi du. Laespadak, bukaeran,  iragarri du gaur goizean, enplegagarritasunaren dekretuaren baitan, 2,8 milioi euroko partida bat onartu dela 30 urtetik beherako gazteei laguntzeko. Bestetik, Xabier Ortueta AFMren Zuzendari Nagusiaren arabera, WORKINN “errealitate bihurturiko ideia bat da, BIEMHen edizioz edizio prestakuntza-zentroei leku egin izanaren ondorio; oraingoan, eduki gehiago eskaini nahi izan diegu, erantzukizuna baitugu haiekin, eta hemendik industrian lan egiteko gogoz irten daitezen nahi dugu”. Horretarako, WORKINNen lehenengo edizioan, 100 lanpostu baino gehiago eskaintzen ari dira. “Horixe eta enplegagarritasunarekin loturiko gai nagusiei buruzko hitzaldiak dira haien aurkezpen-txartelik onena” adierazi du Xabier Basañez BECen Zuzendari Nagusiak.

ADDIT3D azokaren inaugurazioan, alegia, Fabrikazio Gehigarriari eta 3Dri Estatuan lehenbizikoz eskainitako Azoka Profesionalarenean, Bilbao Exhibition Centre eta Addimat erakunde antolatzaileen ordezkariak bat etorri dira 2015ean mundu-mailan 5.200 milioi dolar fakturatu zituen sektorearen garrantzia azpimarratzeko orduan; izan ere, sektoreak % 30etik gorako hazkunde-ehunekoei eusten die 2011tik eta datozen lau urteotan negozio-bolumena hirukoiztuko du. “Horrek guztiak aukerez jositako testuinguruan jartzen gaitu, eta, ondorioz, ibilbide luzea eta aparteko aurkikuntzak espero ditzakegu” nabarmendu du Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centreren Zuzendari Nagusiak. Era berean, adierazi du azokan hartu-eman oso baliotsuak izango direla eta hortik bestelako lankidetza-formulak sortuko direla, jardunaldi teknikoen atalean ere bai. Bestetik, ADDIMATen Zuzendari Nagusi Xabier Ortuetak ekimen aitzindari honen 2014ko aurrekari arrakastatsua ekarri du gogora; urte horretan elkartu ziren aurrenekoz sektore honetako enpresak Makina Erremintaren Biurtekoan, eta, horrez gain, esparru honetako erreferentziazko elkartea sortu zen, dagoeneko 60 enpresa biltzen dituena. “Sektoreak aukera asko dakarzkigu, eta gogoa dago berauek ezagutzeko”.

Oil&Gas Conferenceren inaugurazio-ekitaldian, parte hartu dute Pilar Urruticoechea EEE-Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendari Nagusiak, erakundea gertakizunaren erakunde babeslea den heinean, Mª José Navarro EasyFairs Iberiaren Zuzendari Nagusiak, enpresa hitzaldien enpresa antolatzaileetako bat baita, eta Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centreren Zuzendari Nagusiak. Aurrenekoak azpimarratu du Europan berpizkunde teknologikoa sustatu beharra dagoela sektore bati begira, energetikoari, hain zuzen ere, funtsezkoa delako garapen sozial eta ekonomikorako eta enpresen lehiakortasunerako. “Erronka nagusia da egungo mundua ulertzen jakitea, erronkei aurre egiteko eta epe luzerako erabaki egokiak hartzeko, betiere begirada iraunkortasunean jarrita. Horretarako, honen moduko foroak oso aukera garrantzitsuak dira” baieztatu du.

Easyfairsen arduradunak azpimarratu du garrantzitsua dela Bilboko ponpen eta balbulen sektorean komunitatea eratzea, izan ere, “ahalbidetu egiten du Pumps&Valves Azokaren arrakastari eustea, aurrenekoz 2015ean egin eta ostean Rotterdam, Zurich edo Anberesen espezialitate bereko deialdiak eragin dituen horrenari”. “Guretzat, Bilbo oso leku garrantzitsua da azoka industrialen arloko etorkizun-estrategiari dagokionez” nabarmendu du Navarrok. Bestetik, Xabier Basañezek eskertu egin du Oil&Gas Conferencen parte hartuko duten enpresen eta erakundeen apustua -babesleak, Adituen Batzordeko kideak, hizlariak eta erakusketariak-; haiek, foroak eskaintzen dituen guneak baliatuta, joera estrategiakok eta negozio-aukerak aztertzeko bilduko dira haur eta bihar.

 

-ek idatzirik |2016-05-31T15:57:43+02:0031 de maiatza de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

For security, use of Google's reCAPTCHA service is required which is subject to the Google Privacy Policy and Terms of Use.

Go to Top