Gure lan taldeko kide izatera anima zaitez

Industria 4.0, abangoardiako ingeniaritza, teknologia aurreratua, I+G, nazioarteko presentzia, ekonomiako sektore nagusietarako makineria, sendotasun finantzarioa eta garapen profesionala; horiek dira FAGOR ARRASATE definitzen duten gakoetako batzuk.

Mundu mailako liderra da deformazio bidez Sistemak eta Makina Erremintak diseinatu, ekoiztu eta hornitzen: prentsak, estanpazio sistema robotizatuak, xafla metalikoa laminatu, prozesatu eta ebakitzeko instalazioak eta pieza konplexuak ekoizteko linea oso bereziak ditu.

Gure egoitza zentrala Arrasaten dago eta 5 lantegi ditugu Euskal Herrian; fabrikazio planta bat Txinan; 2 planta LTZrako, bat Alemanian eta bestea Mexikon; eta delegazio komertzialak munduko herrialde nagusienetan. Fagor Arrasaten 900 profesionalek baino gehiagok egiten dute lan. Bere instalazioak 60 herrialde baino gehiagotan daude, munduko enpresa handi hauetan: Volkswagen, Audi, Daimler, BMW, Ford, Renault, PSA, Gestamp, Magna, Benteler, Arcelor Mittal, Thyssen, Outokumpu, Tata, Acerinox, Gonvarri, Baosteel, Knauf, TISCO, General Electric, Whirlpool, Electrolux, etb., etab.

Baina, dudarik gabe, arrakasta honen gakoa Fagor Arrasatek osatzen duen giza lantalde dinamikoaren talentuan dago. Gure hazkunde indartsuari urgentziaz erantzuna emateko, profesional sortzaileen bila gabiltza, ekipoko lana gogoko dutenak eta erronka teknikoak maite dituztenak, honako formazioarekin:

  • Gradua Ingeniaritza Mekanikoan
  • Gradua Ingeniaritza Elektronikoan
  • Masterra Ingeniaritza Industrialean
  • Masterra Elektronika eta Automatizazioan
  • Antolaketako Goi Mailako Ingeniaritza
  • Mekatronikako Goi mailako heziketa moduluak

Profil hauek dituzula uste baduzu eta gure lantalde gazte eta ekintzailean parte hartzeko interesa baduzu, Bilboko Exhibition Centerreko WORKinn 2018ko lan azokan itxarongo zaitugu.

-ek idatzirik |2018-05-14T13:25:10+02:0014 de maiatza de 2018|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top