Enpresak eta erakundeak Workinnen bildu dira

|Enpresak eta erakundeak Workinnen bildu dira

Enpresak eta erakundeak Workinnen bildu dira

Besteak beste, Denbolan, Gestamp, Grupompleo, Fagor Arrasate, Danobat, Nortempo, Matrici, Michael Page, Batz eta Arisa enpresak ari dira parte hartzen Workinnen, gazteentzako enplegu eta prestakuntzaren lehen foroan. Helburua da makina-erremintaren sektoreko merkatuaren eta lan-eskaintzaren berri ematea ikasleei.

Nabarmendu beharra dago Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitatea zein Mondragon Unibertsitatea tartean direla, izan ere, haiek ere aholkularitza emango diete lan bila dabiltzan gazteei.

Workinnen, gazteenei begirako 100 lan-eskaintza baino gehiago daude, eta proiektu-kudeatzaile, ingeniari, instalatzaile, trokelgile, mekanikari… lan egiteko hainbat proposamen nabarmentzen dira.

Horrez gain, aste osoan eskainiko diren hainbat hitzaldiren bidez, sektoreko profesional garrantzitsuek aholku emango diete Workinnera gerturatzen diren gazteei.

By |2016-06-01T14:20:31+02:00June 1st, 2016|Albisteak|0 Comments

Leave A Comment