“Enplegua da gure bizitza garatzeko oinarria”

“Enplegua da gure bizitzaren zutabeen oinarria. Enpleguak emantzipazioaren ateak irekitzen dizkigu eta, harekin, guk nahi dugun bizitza garatzeko aukera dugu. Hori dela eta, legealdi honetan, euskal ekonomia argi eta garbi hobetzen ari den eta enplegu berriak sortzen ari den honetan, guztiontzat enplegu gehiago eta hobeak aldarrikatzea dagokigula uste dugu. Enpresen beharrei erantzuna emateko ari gara lanean. Enpresa batek behar dituen profesionalak aurkitzen ez dituela entzuteak kezkatzen gaitu. Gure helburuen artean, gaur egun enplegurik lortzen ez duten pertsonak prestatu eta eskaintza ateratzen denean horiek prest edukitzea dago” adierazi zuen Marcos Murok, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gazteria sailburuordeak, WORKinn Foroaren inaugurazioan.

Enplegu eta Gazteria sailburuordeak, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu zuzendaria den Susana González Rómulok; Vicente Reyes, Gobernuko ordezkariordea Euskadin; AFM Cluster-eko Maria Ruiz de Lopetedik eta Xabier Basañezek lagunduta, BECeko Zuzendari nagusia, WORKinn Enpleguaren eta Prestakuntzaren Forora hurbildu ziren guztien aurrean esan zuen: “gure helburua da sortzen diren enpleguak kalitatezkoak izatea”. Murok azaldu zuenez, WORKinn foroa industria sektoreko profesionalei zuzendua dago gehienbat, bai jardunean daudenak baina lana aldatzeko asmoz daudenak eta baita langabezian egonda lanean hasteko gogoz daudenak ere.  Industria sektoreko lan merkatua eta lan eskaintza ikasleei hurbiltzeko xedea ere badu, etorkizunean enpresetan barneratzeko. “Egun, lanbide heziketa eskatzen duten enplegu-eskaintzak unibertsitateko tituluak eskatzen dutenak baino gehiago dira. Horregatik, enpresarekin lotura estuagoa duen hezkuntza sistema bat garatzen jarraitu behar dugu, bai gaitasunak barneratzeari dagokionez, bai hezkuntza etapatik etapa profesionalera igarotzen laguntzeari dagokionez. Azoka horren adierazle garbia da”, gehitu zuen sailburuordeak.

-ek idatzirik |2019-06-05T16:53:08+02:005 de ekaina de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top