BIEMH Festek industria ospatuko du

BIEMH azokak Bilboko kaleak giro onez, festaz eta musikaz beteko ditu BIEMH Fest-ekin. BIEMH, Addit3D, BeDIGITAL, IMIC eta WORKinn azoketan parte hartu duten erakusketari, bisitari eta komunikabideei zuzendutako topaketa soziala izango da.

The Golden Covers taldeak girotuko du ekitaldia eta topaketarako ospakizuna bihurtuko du, 19:30ean, Bilboko Arbieto kalea (Bizkaiko Foru Jauregiaren atzean).

BIEMH Fest herritar guztientzat dago irekita eta BIEMH azokak inguruko maila guztietan duen eragina ikusarazi nahi du. Jarduera AFM-Advanced Manufacturing Technologies eta Bilbao Exhibiton Centrek antolatu dute, eta Bilbo Centroren laguntza izan du.

Aprobetxatu aukera hau bezeroekin, hornitzaileekin eta sektoreko kideekin festa giroan elkartzeko!

-ek idatzirik |2022-06-14T15:59:11+02:0014 de ekaina de 2022|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top