Berezko edukien agenda garrantzitsua izango da aurtengo edizioko berrikuntza

BIEMHek eduki zehatzen berezko agenda estreinatu du, 4.0 industriaren erronken inguruan eztabaidatzeko. Egungo testuinguruarekin bat eginez, garrantzia berezia hartu dute azterketarako eta gogoetarako eremuetan.

IMIC-Industrial Maintenance Innovation Conference mantentze-lan prediktibo eta aurreratuaren kongresuak atzo eman zion hasiera edukien programa horri, mantentze-lanen kudeaketari adimen artifizialak egiten dion ekarpenaren inguruko hainbat saiorekin. Egun osoan zehar izan ziren saioak eta gaur goizean jarraipena izango dute.  Aldi berean, 4 pabiloian, industry TALKSek industria aeronautikoa eta talentua izan zituzten hizpide. Programa horrek ere gaurko egunean zehar jarraipena izango du. Halaber, 6. pabilioian, BeDIGITAL-Industriari aplikatutako Eraldaketa Digitalaren Azokaren barruan, lehenengo  Innovation Workshops  aurkezpenak izan ziren, eta gaur, ostegunean eta ostiralean zehar ere izango dira. Addit3Den kasuan, bihar izango da.

Gaur, bihar eta ostegunean, Women in Industry ekimena izango da. Bertan, enpresen arloan genero-berdintasuna eta lidergoa izateko beharraz eztabaidatuko dute.

Edizio berri honetan, Digital Talks (bihar) eta Additive Talksez gain (osteguna), lehen aldiz, Automation & Robotic Talksak (ostirala) izango dira BIEMHen berariazko egitarauan. Gainera, agendan, berrikuntzaren maparen aurkezpena eta  Innobasquen eta Heganen batzarrak izango dira asteazkenean; AFM berrikuntzarako sariak eta AERCE Euskadi kongresua ostegunean; eta STECH batzarra eta Nazioarteko Finantzaketaren eta Inbertsioen jardunaldia ostiralean.

Egitarau osoa kontsultatzeko, BIEMHen webgunea bisita dezakezu: https://biemh.bilbaoexhibitioncentre.com/conferencias/agenda-de-conferencias-y-talks/

-ek idatzirik |2022-06-14T15:54:58+02:0014 de ekaina de 2022|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top