2020ko azarora atzeratu da WORKinn azokaren 5.edizioa

OMEk aitortutako Osasun publikoko larrialdiko egoeraren aurrean COVID-19 koronabirusaren agerraldia dela eta

OMEk aitortutako Osasun publikoko larrialdiko egoeraren aurrean Covid-19 koronabirusaren agerraldia dela eta, WORKinn, enpleguari eta prestakuntza- eta lan-orientabideari eskainitako foroaren antolaketa-batzordeak azoka atzeratzea erabaki du, 2020ko azaroaren 25etik 26ra. Antolaketa-batzordea Bilbao Exhibition Centre-k eta AFM Cluster for Advanced Manufacturing-ek osatzen dute, euskal erakundeekin koordinatuta. Neurri horrek BIEMH, Makina-Erramintaren Nazioarteko Bienalari eragingo dio, eta baita BeDigital, ADDIT3D eta IMIC azokei ere, zeinak BIEMH azokarekin batera egingo dira.

Erabaki zail honekin, Bilbao Exhibition Centre-k egoera honek ezartzen duen erantzukizun oinarria bere gain hartzen du, zeinean gaixotasuna gehiago ez zabaltzea hain garrantzitsua den, eta ezaugarri hauetako ekitaldi bat antolatzeko baldintzak behar den segurtasunarekin ematen ez diren.

Horiek horrela, orain WORKinn antolatzen duen taldearen helburu nagusia da ikuspegi komertzialetik eta ekonomikotik ekitaldi erakargarri bat eskaintzea, antolatuta zegoena bezain erakargarria izango den ekitaldi bat, baina baita osasunerako segurua ere. Hori dela eta, WORKinn azokak are ahalegin handiagoa egingo du bezeroekin hartutako konpromisoa betetzeko eta aurtengo azaroan ere 5. edizioak arrakasta izateko.

-ek idatzirik |2020-03-13T13:36:42+01:0013 de martxoa de 2020|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top