Ikasle taldeak

Ikasle taldeak2024-04-17T09:30:01+02:00

Prestakuntza-Zentroentzako berezia: BIEMH & WORKinn Talent Hub

Gune honek aukera paregabea eskaintzen dio ikasleriari mundu profesionalarekin, industriarekin eta teknologia aurreratuarekin harreman zuzena izateko.

BIEMHren edizio berri batean, makinerian, ekipoetan, osagaietan, digitalizazioan, robotikan, fabrikazio gehigarrian eta abarretan azken nobedadeak eta ikusi ahal izango dituzte, Azokako standak bisitatuz.

Eta WORKinn TALENT HUB ere izango dute, honako hauek eskaintzeko:

  • Sektorean erreferenteak diren enpresek izango dituzten standen bitartez ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte irteera profesional bakoitzak dituen beharrak eta konpetentziak.
  • Talentu-premiak dituzten enpresak, ikasle gazte horiek ezagutu nahi dituztenak, lanean hasteari begira.
  • Erronka eta zalantza berriei aurre egin dieten, ekitea erabaki duten edo hurrengo ibilbide profesionalean arrakastarako gakoak eman diezazkieketen beste gazte batzuen esperientziak ezagutzeko

WORKinn Talent Hub-ek enpresekin harreman zuzena izateko aukera ere eskaintzen dio irakasleriari, ikasleen hurrengo “praktikak” prestatzeko.

ESKAERAK JASOTZEKO EPEA:
2023ko azaroaren 30etik 2024ko maiatzaren 20ra arte* edo lekuak bete arte
*Biak barne, ez da epez kanpoko eskaerarik onartuko

Nola joan naiteke nire ikasleekin BIEMH & WORKinn Talent Hub 2024 bisitatzera?

Taldeko bisita makina-erremintarekin zuzenean lotutako curriculuma burutzen ari diren ikasleei zuzenduta dago, honako ikasketa hauek egiten ari direnei:

  • Erdi- eta goi-mailako lanbide-heziketa zikloak
  • Graduko edo masterreko unibertsitate ikasketak

BIEMH & WORKinn Talent Hub 2024rako sarrera 5 €-koa izango da ikasle bakoitzeko (BEZ barne).

BIEMH 2024 azokak zerbitzu hobea eskaini nahi die ikasle eta irakasleei; horrexegatik, zuen bisita osatuko dugu, ahalik eta etekin handiena atera diezaiozuen:

  • Espainiako makina-erremintaren sektoreari eta bisitatu beharreko azokei buruzko aurkezpena.
  • Bisita BIEMH-era, modu zainduan eta ilararik egin gabe.
  • Doako bisita Workinn Talent Hub-era.

Irakasleak doan sartuko dira haien akreditazio profesionalarekin. Bisitari profesional gisa online izena eman behar dute horretarako epeen barruan.

Bisita modu kolektiboan egin beharko da, eta hainbat arau bete beharko dira nahitaez.

Sartzeko txandak

DATAK 2024 SARTZEKO TXANDAK
Astelehena 2024ko ekainak 3 10.00h
Txanda beteta
11.00h
Txanda beteta
12.00h
Asteartea 2024ko ekainak 4 09.30*
euskeraz

Txanda beteta
10.30h
Txanda beteta
11.30h
Txanda beteta
12.30h 13.30h 14.30h*
euskeraz
Asteazkena 2024ko ekainak 5 09.30*
euskeraz

Txanda beteta
10.30h
Txanda beteta
11.30h
Txanda beteta
12.30h 13.30h 14.30h*
euskeraz
Osteguna 2024ko ekainak 6 09.30*
euskeraz

Txanda beteta
10.30h
Txanda beteta
11.30h
Txanda beteta
12.30h 13.30h 14.30h*
euskeraz
Ostirala 2024ko ekainak 7 10.30h
Txanda beteta
11.30h
Txanda beteta
12.30h 13.30h

Aurkezpena

BECek eta AFMek (Advanced Manufacturing Technologies) Espainiako makina-erremintaren sektoreari eta bisitatu beharreko azokei buruzko aurkezpen  laburra eskainiko dute Atariko 1. Aretoan, erakusketarako bisitari buruzko oharrekin batera. Hizkuntza: Gaztelera, euskaraz izango diren * batekin markatutako txandak izan ezik.

Sartzeko txanda esleituko da eskaeren ordena eta ikastetxe bakoitzaren lehentasunak errespetatuz eta betiere libre dauden txanden arabera. Baimendutako edukiera maximoa, 220 pertsona txanda bakoitzeko.

Jarraibideak

  • Eskaera-inprimakia bete eta bidali.
  • 2024ko otsailaren 1etik aurrera, zure txandaren behin behineko erreserba posta elektronikoz bidaliko dizugu, eta baita ordainketa burutzeko beharrezko azalpenak ere.
  • Garrantzitsua: Behin e-maila jasota, 7 egun natural izango dituzu ordainketa egiteko; osterantzean eskaera bertan behera geratuko da.
  • Behin ordainketa eginda, beste e-mail bat jasoko duzu behin betiko txandaren berrespenarekin.

Ikasleek BIEMH eta WORKinn Talent Hub bisita ditzakete.

Informazioa eta kontaktua

Bisitarien Saila

Tel. +34 94 40 40 000 (2. luzap.)
[email protected]

Go to Top