WORKinn inauguratu da, enplegu industrialaren aldeko apustua

Beatriz Artolazabalek, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta Teresa Laespadak, Bizkaiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Saileko foru-diputatuak, inauguratu dute gaur enplegu industrialaren inguruko Workinn 2017 azoka, Bilbao Exhibition Centre-n instalazioetan gauzatuko dena. Halaber, ekitaldira bertaratu dira Mª Jesús San José, Lan eta Justiziako sailburua, Amaia del Campo, Barakaldoko alkatea, eta Xabier Basañez, BEC-eko zuzendari nagusia.

Beatriz Artolazabalek erakusketarien eta bisitarien aurrean egindako mintzaldian honakoa adierazi du: “enplegua sortzea Eusko Jaurlaritzaren helburu nagusietako bat da, baina aldi berean kalitateko enplegua izan dadin lortzeko erronka dugu”. Workinn azokan Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa Lanbide egongo da eta, sailburuaren hitzetan, “azokaren aurretik, ondoren eta bitartean sortuko diren lan-eskaintzak kudeatuko ditu, enpresei eskaintzen ditugun zerbitzuen sorta aurkezteaz gain”.

Bere aldetik, Teresa Laespada foru diputatuak azpimarratu du: “kalitateko enplegua sortzearen eta mantentzearen aldeko apustuak sektore industrialaren beharra du”. Era berean, honakoa defendatu du: “enpleguaren aldeko ahaleginean planteamendu eta ikuspegi desberdinak bateratu behar dira erakundeen arteko lankidetzaren bidez eta berrikuntzaren eta etorkizunaren aldeko apustuarekin”.

 

-ek idatzirik |2017-06-07T14:46:21+02:007 de ekaina de 2017|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top