Zer da WORKinn Talent Hub?

Zer da WORKinn Talent Hub?2023-12-13T10:06:22+01:00

TALENTUAren eta INDUSTRIAren arteko topagunea da

Talentua identifikatzea eta enpresei profil kualifikatuenak eskaintzea da WORKinn Talent Hub-en helburu nagusietako bat

Foroak enpresei honako hauek eskaintzen dizkie:

  • Lan-munduan sartzeko zorian dauden prestakuntzako azken kurtsoetako ehunka gazte ezagutzeko eta haiekin elkarreraginean aritzeko aukera bikaina. Lanbide-arloan lehen urratsak eman behar dituen talentu gaztea.
  • Gune horretan, halaber, beren teknologia, makineria eta soluzioak hurbil diezazkiekete enpresaren erakargarritasuna eta eskaintzen dituen aukerak modu praktikoan ezagutu behar dituzten gazteei.
  • Zure enpresa sustatzeko plataforma bat, industria-munduan bakarra den aurkezpen-testuinguru batean:
BIEMH 2024, Makina-erremintaren Nazioarteko Biurtekoa

BIEMH, Espainiako azoka industrial garrantzitsuena izateaz gain, manufacturingerako talentua erakartzeko agertoki moderno, indartsu eta oso teknologikoa ere bada.

Baita aukera bikaina ere, lan-aukera berrietan interesa izan dezaketen industria-sektoreetako profesionalekin harremanetan jartzeko.

WORKinn Talent Hub-era bertaratzen diren gazteek honako hauek aurkituko dituzte:

  • Laster lanean hasiko direnez, horretarako prestatzeko eta ikasteko gune bat.
  • Mundu profesionalarekin harremanetan jartzeko lehen aukera, enpresekiko elkarreragina errazten duten jarduera eta tresnekin.
  • Makina-erremintaren arloko azken teknologiarekin elkarreragin ahal izateko gune bat: errealitate birtuala, robotika, metrologia, cad-cam, 3D inprimaketa eta abar. Sektorean erreferentziazkoak diren enpresek artatutako standen bidez, in situ ezagutu ahal izango dira irteera profesional bakoitzerako eskatzen diren beharrak eta gaitasunak.
  • Profil berriak behar dituzten eta lan-eskaintza erakargarria eskain diezaieketen enpresak ezagutzeko topagunea.
Go to Top