IMH BIEMHeko WORKinn enplegu azokan izango da

Iturria: IMH
Maiatzaren 31 eta ekainaren 3a bitartean ospatuko den lehen industriaren enplegu eta orientazio azokan parte hartuko du IMHk.

AFM-Advanced Manufacturing Technologies eta Bilbao Exhibition Centre-ek estreinakoz antolatu dute WORKinn, “lan gunea”. BIEMH nazioarteko azokaren barruan kokatuko da eta bertan unibertsitate, lanbide heziketako ikastetxe, ETT, garapen agentziak eta makina erremintaren enpresek arreta puntuak izango dituzte.

Azokaren helburua da gazteengana makina erreminta sektorearen lan eskaintzak eta merkatua gerturatzea, etorkizuneko sektoreko enpresetako langile berriak kaptatzeko asmoz.

IMHk ere arreta puntua izango du WORKinn-en, heziketa ziklo dualak, Ingeniaritza Dualeko “Prozesu eta Produktuetan Berrikuntza Ingeniari” gradua eta lan-poltsaren berri emateko, besteak beste.

 

Iturria: IMH
-ek idatzirik |2016-05-02T09:48:50+02:002 de maiatza de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top