DANOBAGROUPen DNA berritzailea ikusgai WORKinnen

“Talde dinamikoa gara, eta oso enplegu kualifikatua sortzen dugu. WORKinn azokan garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren alde egiten duguna erakutsiko dugu, bai eta gure bokazio internazionala eta pertsonengan zentratuta dugun nortasun korporatiboa ere”. Hitz horiekin, DANOBATGROUPeko Kudeaketa Sozialeko Zuzendari Iker Usabiagak makina-erreminten euskal fabrikatzaileak maiatzaren 30ean eta 31n, Bilbao Exhibition Centren egingo den enplegu foroan edukiko duen parte hartzearen ardatz nagusiak azaldu ditu.

DANOBATGROUPek azoka gunearen erdiko pasilloan edukiko duen standera hurbiltzen diren pertsonek Gestio Sozialeko lantaldearekin hitz egiteko eta haren errealitatea hobeto ezagutzeko aukera edukiko dute, eta curriculuma entregatu eta elkarrizketa pertsonalak egin ere egin ahal izango dituzte. Beren karrerak hobeto garatzeko modua ezagutzeko galderak egin eta gomendioak jaso ere egin ahal izango dituzte.

Gainera, taldea osatzen duten enpresek –DANOBAT, SORALUCE, LATZ, GOIMEK edo GOITI– eskaintzen dituzten lan aukerak ere ezagutzeko aukera izango dute.

DANOBATGROUP makina-erreminten fabrikazioan liderra da Euskadin, eta industriako fabrikaziorako soluzio teknologikoki aurreratuak eta punta-puntako zerbitzuak garatzen ditu.

 

 

-ek idatzirik |2018-05-23T15:08:12+02:0023 de maiatza de 2018|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top