BEC, industriaren erreferentea nazioarte mailan

“BEC nazioarteko industriaren erreferente izango da hiru egunez, euskal enpresen ikuspegiak areagotu eta Euskadiko ekonomiarentzat erronka eta aukera berriak barneratzeko”. Hori izan da, hain zuzen ere, Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua, adierazi diena +Industry-ren inaugurazioko ekintzan zazpi azokak bateratzen dituen ekitaldi honetara hurbildu diren enpresa eta profesional ugariei.

Eusko Jaurlaritzaren politika industrialaren arduradunak, gainera, “Europako industriak eraldaketa prozesu sakona bizi duela” gehitu du. Eta, bere hitzetan, “+Industry, horren adibide garbia da. Gure lehiakortasunak erronkak ditu egun, azpiegiturei, energiari eta talentuari lotuak; azken finean, enpresak edo proiektuak kudeatzeko modu berriak behar ditugu bizi dugun garaian, eta lankidetza sendotzeko gai izan behar dugu, ondorioz. Enpresen arteko lankidetza, gaitasun teknologikoa, dimentsiokoa, finantzazioa, eta abar hobetzeko. Lankidetza horrek, sarri, mugak gainditzera behartzen gaitu, eta beste herrialde batzuetako enpresekin edo eskualdeekin elkartzen jakitera eramaten gaitu”.

Azokaren inaugurazioan hainbat izen aipagarri izan dira Arantxa Tapiarekin batera, besteak beste: Barakaldoko alkatea, Amaia del Campo, Bizkaiko Batzar Nagusien lehendakaria, Ana Otadui, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekonomia eta lurralde garapena sustatzeko foru-diputatua, Imanol Pradales, Gobernuko Bizkaiko Sailburuordea, Vicente Reyes, eta BECeko zuzendari nagusia, Xabier Basañez, beste hainbat erakundetako eta enpresetako ordezkariez gain.

-ek idatzirik |2019-06-04T16:43:24+02:004 de ekaina de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top